XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaztelu elkartean herenegun egin zen lagunarteko afarian
Goiherriko bertsolariak izeneko bi disko aurkeztu ziren Zaldibin.

Goiherriko bertsolariak izeneko bi disko aurkeztu ziren herenegun Zaldibiko Gaztelu Elkartean, IZ argitaletxeko arduradunek, bertsolariek, kazetariek eta bertsozaleek egin zuten lagunarteko afarian.

Adin, eginkizun eta estilo desberdineko bertsolariak, baina bailara batekoak, elkarrekin zerbait eskaintzeko asmoz biltzea ez da egunero gertatzen den zerbait euskal kulturaren muntu ttikian aitortu zuen Joxemari Irazustak, IZ argitaletxearen izenean diskoak aurkezterakoan.

Lazkao-Txiki, Murua, Mendizabal, Zeberio I, Iraola, Goiburu, Igartzabal, Zeberio II, Altzo eta Begiristain bertsolarien 126 bertso biltzen dira bi disko hauetan.

Bakoitzaren jatorria, biziera, lanbidea, ingurua eta abar nabarmentzen dira bakoitzaren bertsoetan.

Gai hoietaz gainera badira bitxiak ere.

Goiburuk Lazkao-Txikiri eta Mendizabalek Joxemiel Barandiaraini jarriak, esate baterako.

Muruak drogari eta Begiristainek langabeziari eskainiak ere aipagarriak dira.

Bertsoak kantatuz entzun nahi dituenak paperean idatziak dauzka.

Entzuera atseginagoa gerta dadin musikaz jantziak daude gainera, kitarra, pianoa, perkusioa, akordeoia, flauta eta baxoa lagun.

Musikaz izan arren bertsoek ez dute beren nortasuna galtzen, musika bertsoen zerbitzari bait da.

Horregatik ez dira abesti izatera iristen, bertsoak dira, hitzetan dute grazia.

Musika bigarren mailan geratzen da, bertsoaren entzuera arintzeko argitzen du Joxemari Irazustak.

M.A.